Indarkeria eta legea hizpide, Bizikidetza Foroaren eskutik

Ataria 2016ko apirilaren 14a

Azaroan egin zen 'Bizikidetzarako testigantzak' egitasmoko irudi bat

Tolosako Bizikidetza Foroak mahai ingurua antolatu du gaurko. 19:00etan udaletxeko batzar aretoan egin dute hitzordua

Izenburua Legearen eta justiziaren erantzuna indarkeriaren aurrean. Denak balio al du? izango da. Mahainguru honen helburu nagusiak "elkarrekin bizikidetza egokiagoa eraikitzea, eta gai konplexuen inguruko hausnarketa eta elkarrizketa zintzoak ahalbidetzea" dira.  

Horretarako, eta Garbiñe Biurrunen gidaritzapean, gaian adituak diren Carmen Lamarca zuzenbide penalean katedraduna, Jose Ricardo de Prada Auzitegi Nazionaleko zigor aretoko magistratua eta Iñigo Iruin abokatua ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!