Balantze ekonomikoa onartuko dute, eta 2015eko jardueren laburpena ere plazaratuko dute. Auzoko zuzkiduren inguruko txostena ere hizpide izango da eta administratzaileek eta batzordearen egoera ere azalduko dute. Auzo elkarteko ezohiko batzarrera bertaratuek galderak eta proposamenak egiteko aukera izango dute.