Andoni Egañak euskara hizpide

Ataria 2016ko apirilaren 14a

Andoni Egaña bertsolaria Tolosan ariko da gaur, euskararen inguruko zenbait hausnarketa plazaratzen. Galtzaundi Euskara Elkarteak antolatu du saioa, eta 19:30ean hasiko da, Antonio Maria Labaien kultur etxeko areto nagusian.

Zer egin dugu ongi? Zer gaizki? izango da filologo zarauztarrak baliatuko duen amua, tolosarrak bere saiora bertaratzeko. Eta, behin zantzu horiek emanda, euskararen egoera ona, erdi-ipurdikoa edo txarra ote den erabakiko du, hizkuntzaren erabileraren gorakadak hizkuntzaren kalitateari kalte egin ote dion deliberatuz.

Galdera horiei nahiz beste batzuei erantzunak ematen saiatuko da Egaña, eta horretarako bertaratutakoen iritzia ere oso kontuan izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!