2016/04/22 - 2016/04/24 00:00

Oargi, Aran bailarara

Oargi, Aran bailarara
Tolosa

Oargi mendi taldeak apirilaren 23-24ko astebururako irteera antolatu du Aran bailarara via ferratak egitera.

Apirilak 22, ostirala: Tolosatik irten eta Aran bailaran dagoen Salardu herrira joango dira, bertan dagoen aterpean lo egiteko. Bidaia 3 ordu 30min ingurukoa izango da.

Apirilak 23, larunbata: Salardutik Unha herrira joango dira eta bertan dagoen ferrata egingo da. D+ zailtasunekoa da, ibilbide guztia egiteko 5 edo 6 ordu beharko dira. Berriro ere Salarduko aterpera itzuliko dira.

Apirilak 24, igandea: Kotxea hartu eta Les herri ingurura joango dira eta bertan dagoen ferrata egingo dute. MD zailtasuna du, ibilbidea egiteko 2 edo 3 ordu beharko dira. Ondoren, Tolosara itzuliko dira.

Eraman beharreko materiala: Kaskoa, arnesa, ferratetako disipadorea… Elkartean disipadore batzuk ditugu alokatzeko.

Izena emateko 688698642 telefono zenbakian edo info@oargi.org, azken eguna: apirilak 18 astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!