Azken hitza, epaimahaiarena

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko api. 9a, 13:37

European Museum oh the Year Award sariketaren inguruan antolaturiko mintegia eguerdian biribildu dute Topic zentroan; gauean banatuko dituzte sariak, Basque Culinary Center-en.

Ostegunean iritsi ziren Tolosara eta, orduz geroztik, Topic zentroko aretoa Europa osoko 97 museotako bizipenen lekuko izan da. Hitzaldiz hitzaldi, elkarrizketatzailez elkarrizketatzaile, ordezkariek beren egitasmoa plazaratzeko hamar bat minutuko tartea izan dute, eta 220 entzule fin izan dituzte begira.

Aisialdirako tarterik ere hartu dute museoetako arduradunek, ostegunean afari berezia izan baitzuten Zerkausian, esaterako. Bide beretik, Donostia, Getaria nahiz Bilbo ezagutzeko aukera ere eskaini diete.

EMYA sariketa esperotako unea, ordea, gaur iluntzean iritsiko da, Basque Culinary Center-eko afalondoan: bertan iragarriko dute 2016ko Europako museo onenaren irabazlea nor den. Halaber, Siletto saria –inguruko gizartearekin hobekien integratzen den museoa– eta Kenneth Hudson saria –museo orijinalenari– ere gastronomiaren palazioan banatuko dituzte.

Ekitaldi nabarmenenaren aurretik, beraz, izendaturiko 49 museoetako ordezkariek izendapenaren ziurtagiri ofiziala jaso dute European Museum Forum-eko arduradunen eskutik, eta taldeko argazkia atera dute gero. Izan da oholtzara igotzeko lotsa sentitu duenik, eta baita erreberentziaz ziurtagiria jaso duenik ere.

Jakintzaren adar guztiak ordezkatu dituzte argazkian, zientzia, armak, futbola, jantziak,... Guztiak, sari berberaren bila joateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!