Gutuna: Penagarria

Mattin Amondarain 2016ko apirilaren 6a

Ibiltzera joaten naizen bide inguruan, badaude hiru edo lau edukiontzi organikoa jartzen duten dotore horietakoak; ez naiz presaka izaten, eta tarteka begiratu egiten dut barrura. Penagarria! 

Plastikozko poltsak barra-barra. Nik uste nuen urtebeteko ariketarekin ikasi genuela organikoa, plastikoa eta errefusa bereizten, baina ez dirudi ikasi dugunik.

Nik ez dakit nolaz toleratzen duten errazkeria hori gai honen arduradunek.

Horren atzean ez ote dago interes ilunen bat norbaitek argi duena?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!