Itxaron egin behar

M.Iraola 2016ko api. 4a, 12:53

Diaz de Cerio, Eibarren aurkako partidan

Tolosa Eskubaloiak galdu egin du Anaitasunaren aurka (24-21) eta bost jardunaldiren faltan, borrokan jarraitu beharko du igoera faserako txartela lortzeko.

Itxaron egin beharko du Tolosak Aurten bai! oihukatzeko. Anaitasunaren aurkako porrotak –denboraldiko bigarrenak–, sailkapen nagusiko goiko postuetan aldeak murriztea eragin du, eta falta diren bost partidetan dena eman beharko dute tolosarrek. 

Larunbatean ere dena eman zuten Iruñean, baina talde sendoa du Anaitasunak. Hirugarren da sailkapenean eta oraindik igoera faseari eutsi nahian zenbiltzan. Ia azken aukera zuten nafarrek. Eta ez zuten pasatzen utzi.

Erritmo altuko norgehiagoka izan zen. Lehen 20 minutuetan Noguesen taldea izan zen nagusi. 5:1 defentsan oinarritu ziren tolosarrak, eta kontraerasoan min egin zuten. Iruindarrak, ordea, gogor (gogorregi akaso) aritu ziren defentsa lanetan, eta ordutik aurrera arazoak izaten hasi zen Tolosa. Kexu da Alex Nogues: "Anaitasuna intentsitatearen limitean izan zen defentsan, eta uste dut epaileek ez zutela araudia aplikatu. Horrek partida gehiago zaildu zuen". 

14-12ko emaitzarekin iritsi ziren atsedenaldira, eta bigarren zatian sinetsita irten ziren urdinak. Hainbatetan markagailua berdintzea lortu zuen, azkenekoz 22. minutuan: 19-19. Azken zortzi minutuetan nafarren defentsa gogorrak asko zigortu zituen jokalari tolosarrak eta ezin izan zuten eutsi: 24-21 azkenean. 

Emaitza baino okerragoa izan zen Aitor Diaz de Cerioren lesioa. Etxeko taldeko jokalari batek eutsi eta min hartu zuen sorbaldan, 45. minutuan. Mediku azterketaren zain dira, baina itxura guztien arabera, bihurrituta du, eta bi astez geldirik izan beharko du. 

Matematikoki igoera faserako txartela eskuratzeko aukera, beraz, aste batzuk atzeratuko da. Bost neurketa jokatuko ditu orain Tolosak. Aurkari horietatik bi, Erromo eta Usurbil, jaitsiera ekiditeko borrokan ari dira; Ereintza, Egia eta Beti Onak, berriz, sailkapenaren erdialdean daude, eta ez dute ezer jokoan.

Itxaron behar bada, itxarongo da. Larunbatean, Usabalen Ereintzaren aurka, 17:45ean. Aupa urdinak!

TALDEA J I B G PG GA GK PUN. DIF.
1 TOLOSA C.F. ESKUBALOIA 25 20 3 2 0 766 618 43
148
2 TRAPAGARÁN 25 20 2 3 0 772 590 42
182
3 ANAITASUNA 25 18 3 4 0 706 592 39
114
4 UHARTE 25 18 1 6 0 706 592 37
114
5 SOMOS EIBAR ESKUBALOIA 25 16 3 6 0 763 651 35
112
6 C.D. BIDASOA IRUN 25 16 1 8 0 675 612 33
63
7 ALCORTA FORGING GROUP ELGOIBAR 25 15 1 9 0 724 670 31
54
8 BETI-ONAK 24 11 3 10 0 633 628 25
5
9 C.D. EGIA UR-ZE 25 11 2 12 0 744 753 24
-9
10 EREINTZA AGUAPLAST 25 8 6 11 0 646 662 22
-16
11 GURE AUZUNE 25 10 1 14 0 702 749 21
-47
12 UCIN ALUMINIO USURBIL 25 5 3 17 0 664 761 13
-97
13 BM. BARAKALDO 25 6 0 19 0 647 740 12
-93
14 QUIRON ASKARTZA 24 5 1 18 0 620 729 11
-109
15 BM. ROMO INDUPIME 25 5 0 20 0 545 709 10
-164
16 PULPO K.E 25 0 0 25 0 474 731 0
-257

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!