Tolosako udalak Bruselako atentatuak gaitzetsi ditu

Ataria 2016ko martxoaren 22a

Abenduan, Parisko atentatuen ostean egindako elkarretaratzea

Goizeko gertakarien aurrean "gaitzespen irmoa" adierazi du udalak prentsa ohar bidez, eta elkarretaratzea deitu du biharko.

Tolosako Udalak "erabateko irmotasunez" gaitzestsi ditu "indarkeria terroristaren basakeria", eta "dolumina eta elkartasuna" helarazi dizkie biktimen senide eta hurbilekoei.

Halaber, udalak bat egin du Iñigo Urkullu lehendakariaren eta EUDELen, Euskadiko Udalen Elkartearen, deiarekin. Hori dela eta, bost minutuko elkarretarazte isila egingo da bihar, martxoak 23, 12:00etan udaletxearen aurrean. Herritarrei bertaratzeko deia luzatu die udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!