Nescup-en lehen edizioa apirilaren 3an izango da

Asier Imaz 2016ko martxoaren 21a

Argazkian, Nescup 2016-en aurkezpen ekitaldian parte hartu duten guztiak, Berazubin

Infantil nesken mailako txapelketa aurkeztu du Tolosa CF-ek. Zortzi talderen arteko lehia izango da Berazubi futbol zelaian.

Tolosa A eta B, Pauldarrak, Itaroa Huarte, Intxaurdi, Izarra, Gasteizko Neskak eta Hernanik jokatuko dute Nescup-en lehen edizioa. Apirilaren 3an jokatuko da txapelketa, goizez eta arratsaldez. Zortzi taldeak futbol zortzian arituko dira, eta 2002/2003 urteetan jaiotako jokalariez osaturik egongo dira.

Txapelketaren nondik norakoak gaur arratsaldean argitu dituzte. Aurkezpen ekitaldian, Tolosa CF-eko ordezkariekin batera, Patxi Amantegi eta Christian Fernandez udal ordezkariak egon dira. Fernandez kirol zinegotziaren esanetan, udalak orain arte bezala beti emakumeen kirola babesten jarraituko du. Tolosa CF-en izenean, Manu Ayertzak hitz egin du, eta emakumeen sekzioaren garrantzia azpimarratu du. Nesken taldeko hainbat kidek, azken urteetan sekzioak izan duen bilakaera azpimarratu dute, eta maila bakoitzean gutxienez talde bat izatearen lorpena nabarmendu dute.

Nescup 2016, barne araudia

- Futbol 8ko araudiarekin jokatuko da txapelketa.

- Deneta zortzi taldek parte hartuko dute, bi multzotan banatuta. Guztiek ligaxka moduan elkarren aurka jokatuko dute goizean. Arratsaldean finalerdiak eta finala jokatuko da.

- Partiden iraupena 25 minutukoa izango da. Finalak, aldiz, 15 minutuko bi zati izango ditu.

- Arratsaldeko partidetan berdinketa eman ez gero, hiru penaltiko txanda izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!