Lehen 'match ball'-aren bila

M.Iraola 2016ko martxoaren 21a

tolosa eskubaloia vs uharte 2016 10 1458576268900
tolosa eskubaloia vs uharte 2016 15 1458576271315
tolosa eskubaloia vs uharte 2016 1 1458576264264
tolosa eskubaloia vs uharte 2016 2 1458576264784
tolosa eskubaloia vs uharte 2016 3 1458576265345
tolosa eskubaloia vs uharte 2016 4 1458576265864
tolosa eskubaloia vs uharte 2016 5 1458576266375
tolosa eskubaloia vs uharte 2016 6 1458576266846
tolosa eskubaloia vs uharte 2016 7 1458576267326
tolosa eskubaloia vs uharte 2016 8 1458576267839
tolosa eskubaloia vs uharte 2016 9 1458576268354
tolosa eskubaloia vs uharte 2016 11 1458576269397
tolosa eskubaloia vs uharte 2016 12 1458576269869
tolosa eskubaloia vs uharte 2016 13 1458576270372
tolosa eskubaloia vs uharte 2016 14 1458576270863
tolosa eskubaloia vs uharte 2016 16 1458576271774

Tolosa Eskubaloiak 26-26 berdindu du Uharteren aurka, baina sendo jarraitzen du lidertzan. Datorren larunbateko partidari begira jarri dira jada urdinak. 

Azken asteotako jardunaldiak menditsuak izaten ari dira Tolosa Eskubaloiarentzat, sailkapenaren puntan dauden taldeen aurka lehiatzen ari baita. Eta ondo doakio, gainera: Eibar menderatu zuen; Trapagaranen aurka berdindu; eta asteburuan Uharterekin ere puntu bat eskuratu du. 

Garaipenera ohitu gaitu Tolosak, baina bi berdinketa horiek gehiago izan dute onetik, txarretik baino. Aurkariei mesede gutxiago egin die emaitza horrek. Izan ere, astez aste, eta denboraldia lehen postuan amaitze aldera, pausu erraldoiak ematen ari da talde urdina.

Larunbatean, orain arte tolosarrak garaitzeko gai izan den talde bakarra izan zen Usabalen: sailkapeneko laugarren lekuan den Uharte. Gogorra izan zen partida, gisa horretako neurketen antzerakoa. 

Bi zatiak guztiz ezberdinak izan ziren. Hasierako minutuetan berdintasuna zen nagusi, baina pixkanaka etxeko taldea tartea zabaltzen joan zen, harik eta atsedenaldira lau goleko aldearekin iritsi ziren arte: 17-13. Guztia alde zuen Tolosak.

Bigarren zatiaren hasieran, ordea, bi minutuko bi zigor jaso zituzten tolosarrek eta hori aprobetxatu zuten nafarrek markagailua estutzeko. Uharteren atezainak ere geldiketa bikainak egin zituen. 

Bigarren zatiko 27. minutuan 25na berdintzea lortu zuen Uhartek. Hortik aurrera, edonork irabazi ahal izan zuen. Azken jokaldia tolosarren aldekoa izan zen, jokalari bat gehiagorekin zirela gainera, baina Arratibelen jaurtiketa ez zen sartu. 

Hurrengo larunbatean, apirilaren 2an, izango du ibilbide aldapatsu horretako azken mendate gogorra. Anaitasunaren etxean jokatuko dute, 19:00etan. Hirugarren dira iruindarrak, eta garaipena lortuz gero, bost jardunaldiren faltan zortzi puntuko aldea zabalduko lukete sailkapenean. Ia match ball bat. Aupa urdinak!

TALDEA J I B G - AG KG PUNT. DIF.
1 TOLOSA C.F. ESKUBALOIA 24 20 3 1 0 745 594 43
151
2 TRAPAGARÁN 24 19 2 3 0 742 567 40
175
3 ANAITASUNA 24 17 3 4 0 682 571 37
111
4 UHARTE 24 17 1 6 0 680 570 35
110
5 SOMOS EIBAR ESKUBALOIA 24 15 3 6 0 727 620 33
107
6 C.D. BIDASOA IRUN 24 16 1 7 0 652 582 33
70
7 ALCORTA FORGING GROUP ELGOIBAR 24 14 1 9 0 694 648 29
46
8 BETI-ONAK 23 11 3 9 0 613 600 25
13
9 C.D. EGIA UR-ZE 24 10 2 12 0 716 733 22
-17
10 EREINTZA AGUAPLAST 24 8 5 11 0 619 635 21
-16
11 GURE AUZUNE 24 10 1 13 0 671 713 21
-42
12 UCIN ALUMINIO USURBIL 24 5 2 17 0 637 734 12
-97
13 BM. BARAKALDO 24 6 0 18 0 625 714 12
-89
14 QUIRON ASKARTZA 23 5 1 17 0 598 699 11
-101
15 BM. ROMO INDUPIME 24 4 0 20 0 528 693 8
-165
16 PULPO K.E 24 0 0 24 0 458 714 0
-256

Aloña Mendi 33 -Tolosa B 29

Neurketa bizia bigarren taldeak eta Aloña Mendik jokatutakoa. Ligako talderik gogorrenetakoa dira oñatiarrak, baina tolosarrek zail jarri zituzten gauzak. 17-14 aurreratu zen Aloña Mendi lehen zatian. Bigarrenean, Tolosak ez zuen etsi, baina ezin izan zuen askoz ere gehiago gerturatu: 22-29. Bi asteko atsedenaldiaren ondoren, azken fase erabakigarria izango dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!