Ezpala Gaztetxea

Bihar gaua Zerkausian pasako dute Tolosako Gazte Asanbladako kideek

Asier Imaz 2016ko martxoaren 19a

Babesa azaldu nahi duten herritar guztiei, gazte asanbladaren ekimenetan parte hartzeko eskatu diete. Astelehenean, 18:00ean, manifestazioa egingo dute.

Tolosako Gazte Asanbladako kideak prentsaurrean agertu dira gaur arratsaldean, udaletxearen aterpean. Egunean gertatuaren balantzea egin dute bertan, eta gaztetxearekin edo gabe, egitarauak aurrera jarraitzen duela esan dute. 

Gaur, 22:30ean, pelikula bat ikusiko dute Abastosen. Bihar, igandea, Zerkausian elkartuko dira 11:30ean. TGA-ko kideek azaldu dutenez, egun guztia bertan pasako dute, tailer, bazkari, jolas eta abar eginaz. Gaua bertan pasatzeko asmoa dutela ere gaineratu dute: "Beraz, jendea bertara azaltzeko deialdia egiten dugu, proiektu honekin aurrera jarraitu eta etorkizuna guztion artean eraikitzeko".

Astelehenerako manifestazio deialdia egin dute. 18:00etan Trianguloa plazan jarri dute hitzaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!