Martin Mantxo: «Kontsumitzen dugunak zer ondorio du kliman?»

Iñigo Terradillos 2016ko martxoaren 15a

Martin Mantxo

Gaur hasi eta etzi artean ekologia soziala lantzen duten film labur, luze eta dokumentalak ikusteko aukera izango da Leidor aretoan, 10. EkoZinemaldiari esker. Martin Mantxok, Ekologistak Martxaneko kideak jaialdiaren berri eman du.

Aurten, eredu energetikoa eta honen ondorioa den aldaketa klimatikoaren gaia hartu duzue ardatz.
Abenduan Parisen izandako klima aldaketaren gailurra zela eta, gaia jorratzen zuten hainbat pelikula ekoiztu ziren. Kezka aspalditik dator: zer gertatzen da kontsumitzen dugunarekin, zer nolako ondorioak ditu kliman? Filma hauek baliatuta eta gaiarekin bat egin genuela aprobetxatuta heldu genion. 

'Piztu aldaketa' izeneko dokumentala Ekologistak Mantxanek ekoiztutakoa da.
Gar ikusi ahalko da Leidorren ordu erdiko dokumentala. Gure jarrerak zer nolako eraginak dituen klima aldaketan jorratzen du, esaterako. Baina baita bestelako kasu zehatzak ere, petroleoa kasu, Ekuadorren izaten diren isurketek ondorio larriak uzten dituzte. Horren aurrean proposamen ezberdinak ematen ari dira, petrolioa ez uztiatzea kasu. Edota Kuban energia berriztagarriekin beste eredu bat ezartzea lortu dute. Azken batean planteatu nahi dugu, ez garela bakarrak, toki ezberdinetan proposamenak badirela, ezinbestekoa dela, eredu energetiko eta aldaketa klimatikoaren aurrean trantsizioa behar dela.

Biharko proposamenak Naomi Kleinen sinadura du.
Bera kanadarra da, AEBtik oso gertu egonik, eta lurralde hau energia ereduan hain boteretsua izanik, hori guztia jorratzen du bere lanean. Honek dena aldatzen du. Kapitalismoak klimaren aurka du izenburu eta gure erakundeak euskaratuta ikusiko da.

Helburua gizartea sentsibilizatzea al da?
Hori da, gure esku dago. Dena ez da instituzioen esku utzi behar, herritarrok badugu zer esana. 

10. EKOZINEMALDIA

Bihar. Honek dena aldatzen du. Kapitalismoak klimaren aurka. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak euskaraz. 19:30ean, Leidorren.
Gaur. Drill baby drill. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak euskaraz. 19:30ean, Leidorren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!