Zazpi emanaldi, udaberriko Kulturzale txartelaren barruan

Ataria 2016ko mar. 15a, 11:34

Ostegunetik aurrera jarriko dira salgai Tolosako kultur bonuak. Oraingoan 83 euroko balioa izango du ekitaldi multzoak, eta bonuaren prezioa 35 eurokoa izango da.

Eguna Ordua Lekua Ikuskizuna Sarrerak Ezaugarriak
Apirilak 8 20:30 Leidor Windermere Club 15 Antzerkia
Apirilak 15 20:30 Leidor Ken Zazpi 18 Musika
Apirilak 29 20:30 Leidor Launaka (Dantzaz konpainia) 10 Dantza
Maiatzak 6 20:30 Topic Mami Lebrun (Xake Prod.) 10 Antzerkia
Maiatzak 13 20:30 Leidor Yau Samayaye!! 10 Musika + Kantua
Maiatzak 20 20:30 Leidor La Flaqueza del Bolquevique 10 Antzerki musikala
Maiatzak 27 20:30 Leidor Stradivarias II 10 Musika


Martxoaren 17tik aurrera, Kultur Etxeko beheko bulegoan eros daitezke Kulturzale txartelak, goizez naiz arratsaldez, agortu bitartean. Kreditu txartel bidez ordaindu beharko dira. Behin bonua erosita, emanaldi bakoitzerako gonbidapenak jaso ahal izango dira Leidorren eta TOPIC-en. 

KEN Zazpiren kontzertura joateko aukera

Nahiz eta Ken Zazpi taldearen Phoenicoperus saiorako sarrerak agortuta dauden, multzo bat erreserbatua dago Kulturzale bonudunentzat. Udaberriko Kulturzale txartela erosten duten lehenengo 50 lagunek aukera izango dute kontzertu horretara joateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!