Denbora kontua izango da

M.Iraola 2016ko mar. 14a, 17:27

Asteazkeneko irudia, Touring-en aurka 2-0 irabazi ostean

Bana berdindu du Tolosak Ostadarren aurka, ongi jokatu arren. Anaitasunak bi puntuko aldea du orain sailkapenean.

Denbora kontua zen. Tolosa garaipenaren bidera itzuli zen asteazkenean. Touringen aurka jokatu zuen duela bi aste bertan behera gelditutako partida. 2-0 eta sentsazio onak asteburuari begira. 

Ezin, ordea, garaipena errepikatu. Azken asteotakoa: Tolosak gehiago merezi, aukerak sortu, baina ezin sartu. Lehen zatia orekatua izan zen. Goizitarra izan zen etxekoen gola: 8. minutuan aurreratu zuen Tolosa Bereziartuak. Gorka Brit aurrelariak berdinketa lortu zuen 25.ean akatsa bat aprobetxatuz. Ez du barkatzen.

Bigarren zatian Tolosa izan zen nagusi. Erabat. Aukera ugari izan zituen, area barrutik gutxienez dozena erdi bat alditan jaurti zuen baloia. Horietako batzuk marra bertatik atera zituzten lasartearrek. Hiru penalti ere izan zirela dio Lillok, haserre. "Argiak". Bat bera ere ez zuen adierazi epaileak. Aukerak ezin gauzatu, ez zen gehiago mugitu markagailua. Eta eskerrak. "Bigarren zatian Ostadarrek izan zituen aukera gutxienetako batean berdinketa lortu zezaketen, eta akabo zure lana!" dio Lillok. 

Lillok onartu du apur bat "etsita" ikusi duela taldea. "Ez da erraza lan oso ona egiten ari zarela ikusi eta astero astero saririk gabe gelditzea" azaldu du entrenatzaileak. Dena den, "borrokan" jarraituko dutela argi du. Osteguneko ondorioa garaipenaren bidera itzultzea denbora kontua zela zen bezela, astelehen hontakoa, denbora kontua izango dela da. 

Pos.   Taldea Pt. JP IP BP GP EA AT KT 
1    ANAITASUNA C.D. 54   25   16   6   3   0   53   20  
2    TOLOSA C.F. 52   26   16   4   6   0   54   27  
3    REAL UNION CLUB SAD 47   26   14   5   7   0   47   27  
4    MUTRIKU F.T. 47   26   14   5   7   0   43   31  
5    HERNANI C.D. 43   26   12   7   7   0   37   29  
6    ALOÑA MENDI KE 42   26   12   6   8   0   36   29  
7    OIARTZUN K.E. 41   26   13   2   11   0   33   26  
8    OSTADAR S.K.T. 40   26   12   4   10   0   40   48  
9    TOURING C.D. 39   26   11   6   9   0   29   26  
10    HONDARRIBIA F.E 38   26   10   8   8   0   35   28  
11    ZARAUTZ K.E. 33   26   9   6   11   0   30   29  
12    EUSKALDUNA S.D. 29   26   8   5   13   0   25   51  
13    ELGOIBAR C.D. 27   26   8   3   15   0   24   37  
14    BETI GAZTE K.J.K.E. 27   26   7   6   13   0   28   38  
15    MARTUTENE K.E. 26   26   7   5   14   0   25   39  
16    GETARIAKO KETA F.T. 23   25   7   2   16   0   28   49  
17    ORDIZIA K.E. 23   26   5   8   13   0   31   40  
18    ORIOKO F.T. 22   26   6   4   16   0   23   47  

Iturria: Kirolak.net

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!