2016/03/24 - 2016/03/28 08:00

Oargiren Aste Santuko irteera

Oargiren Aste Santuko irteera
Usabal kiroldegia, Tolosa

Usabalgo kiroldegitik Manzanares el Realerantz aterako dira. Lau-bost ordu. Bertan, El Ortigal izeneko kanpinean egongo dira egun guztiak. Cantocochinoseko parkinetik oso gertu.

Ostegunean, denboraren arabera El Tranco (ordu bete inguru) edo El Yelmo (4 ordu).

Ostirala, La Pedrizako integrala deitzen dena egiten saiatuko dira. Cantocochinos, Canto de los Muertos, Collado Cabrón, Pajarito, Campana Tres Cestos, Collado Miradero, Las Torres, Cantocochinos. Zazpi edo zortzi ordu eta 1059 metrotako desnibela duen ibilbidea. Tres Cestoseko jaitsieran eskuak erabili beharra egongo da, baita azken kanalean ere, batik bat bustia badago.

Larunbatean, hilak 26an, Peñalara (2.432 metro) mendia igoko da. Horretarako, kotxez 45 minutura dagoen, Puerto de los Cotosera joango dira. Puerto de los Cotos, Dos Hermanas, Peñalara, Claveles, Lagunas, Refugio Zabala, Puerto de los Cotos. Bost orduko ibilbidea eta 803 metro desnibela. Seguruenez kranpoiak eta pioleta beharko dira.

Igandean, hilak 27an, bai eskalatu edota Cantocochinos, Refugio Giner, El Tolmo, Collado La dehesilla, Cantocochinos egingo da. Lau bat ordu eta 500 bat metroko desnibela duen txangoa.

Astelehena, hilak 28a, bidaiatzeko erabiliko da.

Prezioa:Pertsona bakoitzeko loa (4 gau) eta bidaia: 120 euro izango da gutxi gorabehera.

OHARRA: gosaria, janaria eta afaria norbere kontura doa.

Eraman beharreko materiala: Kranpoiak, pioleta, kanpin denda …

Izena emateko: info@oargi.org

Azken eguna: martxoak 21, astelehena. Izena emateko 20€ aurreratu behar dira. Laboral kutxan:3035 0028 11 0281141038

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!