Tramiteak bete egin behar dira

M.Iraola 2016ko mar. 14a, 13:31

Goikoetxea, joaneko partidan jaurtiketa bat egiten

22-36 irabazi dio Tolosa Eskubaloiak Askartzari, eta dagoeneko datorren asteburuko partida garrantzitsuari begira dago.

Azken asteotan arerio garrantzitsuen aurkako partidak jokatu ditu Tolosa Eskubaloiak. Datozen bi asteetan ere aurkari gogorrak izango ditu. Eta jardunaldi horien artean kokatzen zen larunbateko Askartzaren aurkako partida. Itxuraz, erraza. Baina, horrelako partidek arriskutik ere badute, tramiteak bete egin behar izaten baitira. Hala ere, arriskurako tarte handirik gabe, tolosarrek erraz gainditu zuten Askartza. 

Hainbat despisteren eta etxeko taldearen 3:2:1eko defentsa irekiaren ondorioz, partidan sartzea kosta zitzaien urdinei, baina esfortzu handirik egin gabe, 11-16ko emaitzarekin iritsi ziren atsedenaldira. 

Bigarren zatian, ordea, erabat nagusi izan ziren Alex Noguesenak. Talde bilbotarrak ez zuen aukera askorik izan. Azken emaitza: 22-36.

Emaitzaz gain, taldeak emandako sentsazioak nabarmendu ditu entrenatzaileak: "Errotazio asko egin behar izan genituen, baina talde osoak ongi erantzun zuen". Izan ere, Aitor Aranburu, Eneko Ziganda eta Aitor Iturraldek ezin izan zuten jokatu. Jokatzeko moduan izan zirenen artean, aipatzekoak izan ziren Estanis Arsuaga eta Asier Zubiria defentsa lanetan, baita Iñigo Arratibel (7), eta Ioritz Goikoetxea eta Iker Ortiz (6) erasoan ere. 

Datorren astean, Tolosa garaitu duen talde bakarrak egingo du bisita. Laugarren postuan dagoen Uharteren aurka jokatuko du larunbatean, 16:30etik aurrera Usabalen. Igoera faserako txartela ia erabakita uzteko partida erabakigarria da, eta berriro ere harmailak guztiz beteta egongo direla aurreikusten da.

TALDEA JP I B G - GA GK PT DIF.
1 TOLOSA C.F. ESKUBALOIA 23 20 2 1 0 719 568 42
151
2 TRAPAGARÁN 23 18 2 3 0 714 545 38
169
3 ANAITASUNA 23 16 3 4 0 651 547 35
104
4 UHARTE 23 17 0 6 0 654 544 34
110
5 SOMOS EIBAR ESKUBALOIA 23 15 3 5 0 705 596 33
109
6 C.D. BIDASOA IRUN 23 15 1 7 0 628 560 31
68
7 ALCORTA FORGING GROUP ELGOIBAR 23 14 1 8 0 672 620 29
52
8 BETI-ONAK 22 10 3 9 0 587 577 23
10
9 C.D. EGIA UR-ZE 23 10 2 11 0 694 706 22
-12
10 EREINTZA AGUAPLAST 23 8 5 10 0 596 609 21
-13
11 GURE AUZUNE 23 9 1 13 0 643 694 19
-51
12 UCIN ALUMINIO USURBIL 23 5 2 16 0 613 703 12
-90
13 QUIRON ASKARTZA 22 5 1 16 0 568 663 11
-95
14 BM. BARAKALDO 23 5 0 18 0 589 684 10
-95
15 BM. ROMO INDUPIME 23 3 0 20 0 501 671 6
-170
16 PULPO K.E 23 0 0 23 0 439 686 0
-247

Gutxigatik

Bigarren taldeak gutxigatik ez zuen sorpresa eman liderraren aurka. Arazo asko izan zituen Jon Iraolaren taldeak, Ander Uranga, Josu eta Eneko Zigandak ezin izan zutelako jokatu lesioengatik. Tolosarrak, baina, ez ziren kikildu, eta gogor borrokatu zuten. Atsedenaldira 15-17ko emaitza itxaropentsu batekin iritsi ziren, eta bigarren zatian hainbatetan berdintzea lortu bazuen ere, azkenean 31-32 galdu zuen. Aloña Mendiren aurka jokatuko du datorren asteburuan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!