Emakumeen Nazioarteko Eguna 2016

Muraletara eraman dute aldarrikapena

Ataria 2016ko martxoaren 8a

Irudian, gazteak mural kolektiboaren aurrean.

Tolosan ere kalera atera dute Emakumeen Nazioarteko egunaren aldarrikapena.

Mosaikoa, mural kolektiboa eta txokolate jatea egin dituzte Trianguloa plazan. Ondoren Negar franko egin zuen aitak emanaldia eskaini dute Topic zentroan.

Baina, asteburuari begira ere hainbat ekimen antolatu dituzte:

Martxoak 10, etzi.
Balizko euskal estatua feminismotik mahai ingurua. EBEL, LAB eta Bilgune Feministaren parte hartzearekin. 18:30ean, kultur etxean.

Martxoak 11, ostirala.
18:00etan, Emakumeak eta punka 80. hamarkadan hitzaldia, Yurre Ugarteren eskutik, kultur etxean. 20:00etan, Miren Urkola gogoan kontzertua, Tolosaldeko emakumeak dantzan eta kantuan, Aranburu jauregian.

Martxoak 12, larunbata.
13:00. Pote feminista, Zerkausian. 14:00. Oargin, bazkaria. Ondoren, kalejira morea.
Bilgune feministak, Tolosaldeko neska taldea, LAB eta EBEL-ek antolatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!