Informatikariak erredakziora

Ataria 2016ko mar. 8a, 10:18

Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko Informatika graduko ikasleek teknologiaz zipriztintzen dute astero-astero Ataria irratia, iragan astean irratia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.

Azzedine, Iosu, Oier, Iban, David, Jon, Beñat... Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko Informatika graduko ikasleak dira eta astero-astero ikasgelan ikasitakoa gizarteratzeko modua badute. Teknologiaz mintzatzen dira Pasahitza irratsaioan eta ondoren ATARIA-ko webgunean zintzilikatzen dute komunitatean, guztiontzat eskuragarri. Hala nola, egunerokotasunean baliagarri zaizkigun aplikazioen berri eman dute irratsaioa bidez: Google Drive edo Whatsapp, bi adibide baino ez dira.

Informatika ikasleek telefono edo Skype bidez parte hartu izan dute irratian baina iragan astean, ATARIA IRRATIA eta horrenbestez TOLOSALDEKO ATARIA-ko erredakzioa bertataik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Kazetarien eguneroko jardunaren nondik norakoak ezagutuz, Rakel Pascual irakaslea laguntzaile zutela.

ESPERIENTZIA ABERASGARRIA

ATARIA-k informatikako ikasleekin landu duen elkarlan eredu hori zabaldu nahian bestelako ikastetxeetara ere hedatu nahi du honako «esperientzia aberasgarria», aurrera egin eta sendotzen jarraitzeko helburuarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!