Gipuzkoa Encounterren izena emateko epea zabalik da

Ataria 2016ko martxoaren 1a

Apirilaren 15etik 17ra ospatuko da Gipuzkoa Encounter topaketa informatikoaren 10. edizioa Tolosako Usabal Kiroldegian.

Hamargarren aldiz ordenagailuen hiriburu bilakatuko da Tolosa asteburu batez. Gipuzkoa Encounterren X. edizioa ospatuko da apirilaren 15etik 17ra. Bertan, 400 ordenagailurentzat leku izango da, eta 10 Gb/s-ko Internet konexioaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

Izen ematea zabalik da dagoeneko. Sarrerak ordenagailua jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Hala ere, ez da beharrezkoa izango ordenagailua ematea, beraz, kasu horretan ez da lekurik aukeratu beharko. Gainontzeko erreserbak martxoaren 8an egingo dira, 10:00etatik aurrera.

Egun horretatik aurrera, Gipuzkoa Encounterren webgunean alta emateko aukera izango da, eta erreserbak egin ahal izango dira bakarka nahiz taldeka. Sarreraren prezioa 35 eurokoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!