Haurren Hiria ekimenean agenda zehazten aritu dira

Ataria 2016ko otsailaren 27a

Bileraren hasieran kultur etxeko areto nagusian elkartu dira parte hartzaile guztiak.

Bilera egin dute haurrek eta gurasoek, aurrera begirako ekimenak zehazteko.

"Aurtengo ikasturtean Haurren Hiriaren kontseiluan adostu dute aisialdia lantzea", azaldu du Nerea Cereceda Gazteria teknikariak. "Aurreko hiru saioetan haurren artean adosten joan dira zer-nolako aisialdia gustatuko litzaiekeen izatea. Gaurko saioaren helburua izan da gurasoei aurkeztea zer landu duten eta gurasoen ekarpenekin agenda osatu, aurrera begira martxan jartzeko". Kultur etxean egin dute bilera, eta kopuru handia bildu da bertan agenda hori zehazteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!