Etxe kaleratzeen aurkako mezua zabaltzen

Ataria 2016ko otsailaren 27a

Stop Kaleratzeak plataformak San Frantzisko elizaren parean jarri du informazio mahaia.

Stop Kaleratzeak elkarteak informazio mahaia jarri du eta jendearen kolaborazioa jaso lanean jarraitzeko.

"Hiru urte daramatzagu plataforma martxan jarri genuela, eta denbora tarte batez egon gara informazio mahairik jarri gabe. Ekimen honekin elkarteari bultzada bat ematea da helburua", azaldu dute Stop Kaleratzeak-etik. Besteak beste, pintxoak jarri dituzte jendearen kolaborazioa eskatzeko.

Plataformara etxetik kaleratzeko arriskua duten kasuak iristen jarraitzen dutela diote, eta lanean ari direla eskualdean, egoera horretan daudenei laguntza eskainiz. Tolosako Abastos eraikinean elkartzen dira astelehenetan, 19:30etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!