Landareak euripean Tolosako Zuhaitz Azokan

Ataria 2016ko otsailaren 27a

Eguraldiak ez du lagundu, eta ohikoa baino jende gutxiago ibili da Trianguloa plazan egindako azoka berezian.

Ohiko landare, lore eta zuhaitz postuez gain, izan dira beste jarduera batzuk. Esaterako, sagar zukua egin dute Errezilgo Mugarrieta baserriko sagarrekin, eta jendeak gustura hartu du prentsarekin zuzenean egindako edaria. Bestetik, Orixeko eta Laskoraingo ikasleek erakusketa bana jarri dute. Orixe institutukoek inguruko ekosistemen berri eman dute, eta Laskorain Ikastolakoek zuhaitzek dituzten onurak azaldu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!