Hiru atleta Burgosen

Asier Imaz 2016ko otsailaren 23a

Igandean, Burgosen, Unibertsitarioen Kros Txapelketa izan zen, eta Tolosako hiru atleta egon ziren.

Paula del Pozo kadeteak 35. amaitu zuen, 3 kilometro 11:07an eginez. Maria Lasak 4 kilometroko proba zazpigarren amaitu zuen jubeniletan, 13:45eko markarekin. 5. postua segundo batera izan zuen Lasak helmugan. Taldeka, hirugarren gelditu zen Euskal Selekzioa. Unai Arroyo bere bi kideak bezala ez zen Euskal Selekzioarekin aritu, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, baizik. 8 km-ko proba zortzigarren amaitu zuen, 23:26ko denborarekin.

Tolosa Atletismoa taldetik hiru atletak zoriondu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!