Helburua bistaratzen hasi da Tolosa Eskubaloia

M.Iraola 2016ko ots. 22a, 15:58

38-24 irabazi du Tolosa Eskubaloiak, eta aurkarien emaitzei esker, tartea handitu du sailkapen nagusian. Jardunaldi erabakigarriak datozkio orain.

Urruti dago oraindik, baina helmuga bistaratzen hasia da Tolosa Eskubaloia. Beste jardunaldi bat, beste garaipen bat: hemezortzigarrena. Bejondeiela!

Oraingoan Gure Auzune talde gasteiztarrak egin zuen geldialdia Usabalen. Hauek ere ezin ezer handirik egin tolosarren garaipena saihesteko.

Lehen zatian eutsi zuten arabarrek, Tolosak markagailuan joateko aukerak ez zituelako aprobetxatu: 14-12koarekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarrenean, ordea, bai. Azeleragailua zapaldu eta aurrera, amaierara arte: 38-24. Bikain izan ziren Ioritz Goikoetxea eta Aritz Otegi, zortzina golekin, baita Urtzi Otegi atezaina ere.

Tolosak igoera faseko postuak begi bistan dituen bitartean, beste askok oraindik bide luzea dute horraino iristeko. Izan ere, Uhartek eta Anaitasunak berdindu egin dute asteburuan eta zazpi eta zortzi puntura dira sailkapenean. Distantzia handia, gutxi barkatzen duten taldeen artean. Trapagaran eta Eibar dira gertutik zaindu beharreko taldeak.

Hain zuzen, bi talde hauen kontra jokatuko du datozen bi jardunaldietan Tolosak. Larunbatean, etxetik kanpo, Eibarren aurka jokatuko du; bi aste barru, Trapagaran izango da Usabalen. Helburua begi bistan izatetik, ia eskuartean izatera pasatzeko lehen aukera dute, beraz, tolosarrek. Aupa Urdinak!

Taldea P I B G PG AG KG Puntuak Dif.
1 TOLOSA C.F. ESKUBALOIA 20 18 1 1 0 627 491 37
136
2 TRAPAGARÁN 20 16 1 3 0 615 480 33
135
3 SOMOS EIBAR ESKUBALOIA 20 14 3 3 0 623 510 31
113
4 UHARTE 20 15 0 5 0 574 478 30
96
5 ANAITASUNA 20 13 3 4 0 561 484 29
77
6 C.D. BIDASOA IRUN 20 12 1 7 0 542 493 25
49
7 ALCORTA FORGING GROUP ELGOIBAR 20 12 1 7 0 586 542 25
44
8 BETI-ONAK 20 9 3 8 0 540 524 21
16
9 C.D. EGIA UR-ZE 20 8 2 10 0 615 631 18
-16
10 EREINTZA AGUAPLAST 20 6 5 9 0 517 538 17
-21
11 GURE AUZUNE 20 8 1 11 0 559 597 17
-38
12 QUIRON ASKARTZA 20 5 1 14 0 515 593 11
-78
13 UCIN ALUMINIO USURBIL 20 4 2 14 0 537 613 10
-76
14 BM. BARAKALDO 20 5 0 15 0 512 580 10
-68
15 BM. ROMO INDUPIME 20 3 0 17 0 442 583 6
-141
16 PULPO K.E 20 0 0 20 0 383 611 0
-228

Bigarren taldeak, partida txarra

Bigarren taldeak erraz galdu zuen Legazpian. Ez zuen neurketa ona jokatu, eta hasieratik atzetik joan ostean, 27-18 galdu zuten. Deustu izango du hurrengo aurkaria, Usabalen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!