O' Toole: "Gertatzen ari zaidan guzti hau ohore bat da niretzat"

Asier Imaz 2016ko ots. 22a, 15:50

Faborito nagusia bera zen, eta lehen enborra 38 segundoan ebaki zuenean, arrazoiak agerian geratu ziren. Lawrence O’Toolek oraindik Euskal Herrian jarraituko du, Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako finala jokatu behar baitu asteburuan.

Zer sentitzen da txapel hori janztean?
Poza. Zoragarria da irabazi izana. Guzti hau niretzat ohore bat da. Azken bi hilabeteak Vicente familiaren etxean pasa ditut, eta beraiekin aritu naiz entrenatzen. Asko irakatsi didate, eta eskerrak ematea gutxi litzateke. Guzti hau nire bizitzako unerik zoriontsuenetakoa izaten ari da.

Erraz irabazi duzula ikusi da kanpotik.
Agian kanpotik horrela ikusi da, baina lana enbor bat gehiago izango balitz gauzak beste era batera izango ziren.

Atutxa II.a ere faboritoa zen, baina Vicente aurreratu zaio.
Banekien Ikerrek lan handia egingo zuela. Elkarrekin entrenatu dugu, eta azken astean erraz irabazi zidan. Txapelketa hau irabazteko aukerak ditu; baina ez gaur (barreak).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!