Adimen emozionala landuz eman diote hasiera makrobiotika egunari

Maier Ugartemendia 2016ko otsailaren 20a

Irudian, adimen emozionalari buruzko hitzaldia entzuten hainbat herritar

Herritar talde batek makrobiotika eguna antolatu du estreinakoz Tolosan, eta adimen emozionalari buruz hitzaldi batekin ekin diote gaurko zitari; hala ere, oraindik bada zer egina kultur etxean nekazaritza ekologikoa eta makrobiotikari buruzko hitzaldiak izango baitira eta gauean afari makrobiotikoa egingo dute La Jaran


Egitasmoa makrobiotikaren inguruko ikastaro txikiak egin izan dituzten herritar talde batean sortu da. Hilero elkartzen dira La Jara elkartean, makrobiotika hizpide izateko eta, ondoren, afari makrobiotikoa egiteko. Gaurko egunaren helburuetako bat, elikadura mota hori ezagutaraztea, eta makrobiotika jateko modu bat baino gehiago dela plazaratzea.

Aipatu bezala aurten antolatu dute lehen aldiz egun hau eta horregatik oinarrizko kontzeptu eta ideiak azaltzeko probestu nahi izan dute. Kultur etxean ekin diote lehen hitzaldiari, 16:00etan. Baina, ondoren nekazaritza ekologikoa eta makrobiotika lantzeko beste bi hitzaldi ere egiten ari dira.

Hitzaldiak amaitutakoan, afari makrobiotikoa egingo dute La Jaran. Menuak 15 euroko prezioa izango du eta, haurren kasuan, 5 euro ordaindu beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!