2016/02/21 07:30

Alpino Uzturreren mendi irteera

Alpino Uzturreren mendi irteera
San Frantziskotik, Tolosa

Lapurdiko mendietan ibiliko dira, Itsasutik atera, Mondarrain mendia (749 m.) igo eta Ainhoa herrian bukatzeko.

Euskal mitologiak ongi ezagutzen duen mendia da Mondarrain. 750 metroko altuerarekin XII. mendean Nafarroako Erreinuko gaztelu baten gune izana da, bere harresi eta guzti, XVI. mende hasiera arte. 1941. urtean, oraindik, gazteluaren aztarna batzuk ikus omen zitezkeen.

Luzera: 25 km

Iraupena: 6,30 ordu

Igoera guztia: 1.284 m.

Jaitsiera guztia: 1.262 m.

Bazkideak : 13 euro

Ez bazkideak : 15 euro

Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz, edota 943652789 telefonora deituz.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!