Koska madarikatua!

M.Iraola 2016ko otsailaren 15a

tolosa cf vs orioko 2016 7 1455557927071
tolosa cf vs orioko 2016 14 1455557930246
tolosa cf vs orioko 2016 1 1455557924634
tolosa cf vs orioko 2016 2 1455557925054
tolosa cf vs orioko 2016 3 1455557925434
tolosa cf vs orioko 2016 4 1455557925846
tolosa cf vs orioko 2016 5 1455557926245
tolosa cf vs orioko 2016 6 1455557926628
tolosa cf vs orioko 2016 8 1455557927530
tolosa cf vs orioko 2016 9 1455557927980
tolosa cf vs orioko 2016 10 1455557928407
tolosa cf vs orioko 2016 11 1455557928874
tolosa cf vs orioko 2016 12 1455557929329
tolosa cf vs orioko 2016 13 1455557929786
tolosa cf vs orioko 2016 15 1455557930696
tolosa cf vs orioko 2016 16 1455557931114
tolosa cf vs orioko 2016 17 1455557931540

Lillorenak gertu ibili arren, markagailua ez zen mugitu Berazubin, Tolosaren eta Oriokoren arteko neurketan: 0-0.

Koska gainditu beharra zuen Tolosak inauterien ostean. Zaila izaten da beti jardunaldi hori. Madarikatua askotan. Eta oraingoan ere, puntua gutxietsi gabe, onetik baino, zapore txarretik gehiago utzi zuen igandeko partidak.

Sailkapenari begiratuta irabazten erraza zirudien talde bat zuen aurrean: Orioko. Baina inork ez du errazetik ezertxo ere ez. Eta gutxiago atzean sartu eta horma bat ipintzen badute ate aurrean.

Ezin atea zulatu! Eta ez saiakerarik eta meriturik egin ez zuelako. Lehen zatian baino, bigarrenean iritsi ziren aukerak. Behin eta berriz hegaletatik egin zuen saiakera talde urdinak, baina ezin. Abagune ederrak izanda ere ez. Azken minutuetan, barruan zirudien baloiak zutoinean jo zuen Tolosa saririk gabe utziz. Sartu nahi ez duenean, ezin ezer egin, saiatzen jarraitzea baino.

Koska gainditzeko saiakeran, estropezu egin zuen Tolosak. Ez zen erori. Hori ere garrantzitsua izaten da. Eta horrelako kasuetan, atzera begiratu soil bat egin, eta aurrera egin behar, ez baitago atsekabetzeko astirik.

Izan ere, Anaitasuna hiru puntura hurbildu zaio Tolosari. Zortzira mantentzen da Mutriku, hirugarren postuan. Datorren astean, berriz, Hondarribia-Tolosa eta Anaitasuna-Mutriku. Berriro ere aldea zabaltzeko aukera, batekiko edo biekiko. Aupa urdinak!

Pos.   Taldea Puntuak JP IP BP GP EA AT KT 
1    TOLOSA C.F. 48   22   15   3   4   0   50   23  
2    ANAITASUNA C.D. 45   22   13   6   3   0   48   18  
3    MUTRIKU F.T. 40   22   12   4   6   0   38   29  
4    REAL UNION CLUB SAD 38   22   11   5   6   0   40   23  
5    TOURING C.D. 37   22   11   4   7   0   27   20  
6    HERNANI C.D. 36   22   10   6   6   0   33   25  
7    OSTADAR S.K.T. 33   22   10   3   9   0   34   42  
8    ALOÑA MENDI KE 33   22   9   6   7   0   28   28  
9    ZARAUTZ K.E. 32   22   9   5   8   0   27   22  
10    HONDARRIBIA F.E 32   22   8   8   6   0   33   24  
11    OIARTZUN K.E. 31   22   10   1   11   0   27   26  
12    EUSKALDUNA S.D. 28   22   8   4   10   0   22   41  
13    BETI GAZTE K.J.K.E. 24   22   6   6   10   0   25   33  
14    ELGOIBAR C.D. 21   22   6   3   13   0   21   35  
15    MARTUTENE K.E. 20   22   5   5   12   0   23   33  
16    ORIOKO F.T. 19   22   5   4   13   0   19   40  
17    ORDIZIA K.E. 19   22   4   7   11   0   26   36  
18    GETARIAKO KETA F.T. 17   22   5   2   15   0   23   46

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!