Humus, bosgarrenaren bila

Ataria 2016ko otsailaren 15a

Humus talde tolosarra beste disko bat grabatzen ari da egunotan Bonbereneako estudioan.

Ostiralean ekin zieten grabazio lanei, Karlos Osinaga Txap tekniko lanetan dela. Laukote gisa aritu diren arren, oraingoan hirukote gisara sartu dira estudiora.

Azken emaitza udaberrian ezagutaraziko dute, maiatza eta ekaina artean, hain zuzen. Natalia Garmendia abeslari eta baxujoloeak azaldu duenez "lan laburra" izango da, eta kantu guztiak berriak izango dira.

Humus taldeak argitaratuko duen bosgarren lana izango da honakoa. Aurrez beste single bat ere ekoitzi zuen. Bonberenea Ekintzak zigilupean argitaratuko dute, azken hiru lanekin egin duten modura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!