Eremu mitologikora irteera

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2016ko otsailaren 11

Lapurdiko mendietan ibiliko gara, Itsasutik atera, Mondarrain mendia (749 m.) igo eta Ainhoa herrian bukatzeko.

Euskal mitologiak ongi ezagutzen duen mendia da Mondarrain. 750 metroko altuerarekin XII. mendean Nafarroako Erreinuko gaztelu baten gune izana da, bere harresi eta guzti, XVI. mende hasiera arte. 1941. urtean, oraindik, gazteluaren aztarna batzuk ikus omen zitezkeen.

Datuak

Data: 2016-02-21

Luzera: 25 km

Iraupena: 6,30 ordu

Igoera guztia: 1.284 m.

Jaitsiera guztia: 1.262 m.

Autobusaren irteera: 07:30ean San Frantziskotik

Bazkideak : 13 euro
Ez bazkideak : 15 euro

Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz, edota 943652789 telefonora deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!