Ligaxka amaitzeko jardunaldi bat falta da

Ataria 2016ko otsailaren 11

Tolosako Beotibar pilotalekuan, kantxan eta harmailetan, ikuskizuna egon da Migel Soroa-Ogi Berri txapelketan

Inauterietan jendetza elkartu zen Tolosako Beotibar pilotalekuan; larunbatean eta igandean. Migel Soroa-Ogi Berri Txapelketaren ligaxkako bi jardunaldi jokatu ziren, eta kantxan, pilotariek, ikuskizuna eskaini zuten. Ezustekoak ere izan ziren, eta zoritxarrez, eskualdeko pilotariak tartean izan ziren. Alde batetik, Urretabizkaia ikaztegietarrak eta Erasun zizurkildarrak galdu egin zuten, eta azken jardunaldian jakingo dute aurrera egingo dute edo ez. Urbieta asteasuarrak ere galdu egin zuen, Arratibelekin. Tanto kopuruari esker, ordea, finalerdietan egongo dira.

Ligaxkako azken jardunaldia larunbat honetan jokatuko da, Tolosako Beotibarren, 16:30etik aurrera. Finalerdiak erabakirik geratuko dira azken jardunaldi horretan. Egiguren tolosarra, Urretabizkaia ikaztegietarra eta Erasun zizurkildarra bertan izango dira, finalerdietako txartelaren borrokan.

IV. MIGEL SOROA-OGI BERRI TXAPELKETA

8. jardunaldia

Jubenilak

Salaberria-Zezeaga 22 Exposito-Aranguren 20

Promesak

Egiguren-Otaduy 22 Prado-Iruretagoiena 19

Elite maila

Urretabizkaia-Erasun 17 Errandonea-Martinez 22

9. jardunaldia

Jubenilak

Zubizarreta-Usandizaga 22 Anso-Gascue 9

Promesak

Mendia-Garmendia 17 Elizalde-Beloki 22

Elite maila

Urbieta-Arratibel 11 Bakaikoa-Murgiondo 22

Otsailak 13, larunbata, 16:30ean

Jubenilak

Salaberri-Zezeaga Garcia-Ruiz

Promesak

Egiguren-Otaduy Apaolaza-Medina

Elite maila

Urretabizkaia-Erasun Ugalde-Castillo

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!