Asteartita 2016

Parte

Aitor Elduaien 2016ko otsailaren 10a

La la laaaa lala lara lala! Ei! La la laaaa lala lara lala! Ei ei! «Oye, abre tus ojos, mira hacia arriba…» eta han Dominguez barra librean! A zer ikusmira Frontoi gainaldetik, a zer ikusmina Frontoi parean. Begira hor gora… eta han Ataria-ko oholtza gainean Uson-ta biluztuta toalla zuriekin ezkutaketa jolasean, zientoka begi noiz zer harrapatuko adi dauzkatela. Begira hor gora… eta han Estelada Gaztelako Arkua adina goratuta, mossoek muga-hesia zaintzen duten bitartean… begira hor gora… eta aurrera… eta aldera… begira, begira!

«Zergatik aita?», alaba zaharrenak inguratzen gaituzten mozorro deigarrienen, edo seguru ulergaitzenen, ideia eta haria harrapatu nahian. «Glups, ba… inauterik hala dia Izar, eztao erantzunik, beidatu ta gozatu inauteriak ditun tarte on guztik!», erantzun diot boteprontoan aldameneko karrozan dantzan dabiltzan Barbyei begira gaudela. Baina hausnarrean utzi nau… bera ez dakit baina ni erantzunak ez nau lasai utzi…, ez erantzunik ez dagoela esanagatik, begiratuz gozatzeko esanagatik baizik… Baina jabetu orduko heldu diot berriro erantzuna osatzeari: «Eta parte izan, Izar, parte izan!». «Eo, eoooooo! Gorputze mobiduuuu… Eo, eoooooo…» Gatiburen Gabak zerueri begira jarri dute orduan, aurreko karrozako Chayanneren doinuei gain hartu die. Eo, eoooooooo! Jarri gara saltoka denok! Eo, eoooooooo! Inauteria ulertzen dudan eratik edan dezaten haiek ere, gaur manomano kaleratu garen bi alabek eta hiruok. Eo, eoooooo! Frontoian, toallekin, mugazain, edo gaur bezala printzesa eta Pipi, edo atzoko okinak, edo… parte hartuz gozatu dezaten inauteria. Gozatu bai! La la laaaa lala lara lala! Ei Ei!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!