Astelenita 2016

Tolosako inauteriak badu harrobia

Ataria 2016ko otsailaren 8a

Inork protagonismoa badu Astelenita egunez, aisialdi taldeko ume eta gaztetxoak dira. Asteak eman dituzte mozorroa prestatzen eta euren irakasle, guraso eta herritarren aurrean eskainiko dituzten dantzan entseatzen. Iritsi zen eguna eta eguraldi bikaina lagun zutela, beste behin ere erakutsi zuten inauteriak baduela harrobia.

San Bernardo scout taldeak irlandarren itxura hartu dute aterata duten konpartsan. Aisialdi taldeek osatutako desfilea zabaltzen lehenak izan dira.

Ibarrako Txiribitu aisialdi taldeak mazedonia ederra osatu du Astelenita egunez eta anana, marrubia, mahatsa, sagarra, kiwia, platanoa, laranja eta sandiaz bete zuten San Frantzisko ibiltokia.

Beldurra baino irri gehiago sortarazi dute Ttenttek aisialdi taldekoek euren mozorroekin. Adams familiako sei pertsonaiez mozorrotu dira Astelenita egunez.

Berenjenak, tomateak, azenarioak, piperrak, behiak eta oilarrak ikus ahal izan dira gaur Tolosan. Kazkabarra aisialdi taldeko 400dik gora kideek dantzatu dituzte mozorroak egun osoan zehar. 

Lehoi erregea buru dutela, Atsedena aisialdi taldeko zebrak, jirafak eta hienak osatu dute Astelenita eguneko segizioa. Doinu afrikarrak hautatu dituzte dantzarako. 

Eguraldi txarrik ez dago gaur Tolosako inauterietan, baina ipar polotik etorritako pinguinoek hartu dituzte kaleak. Kirikiñokoek hilabeetan prestatu dituzten dantzak erakutsi dituzte jende aurrean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!