Obradorean, goizeko seietatik (bueno, agian pixka bat beranduago) hasten naiz inauteritako doinuak tarareatzen eta gorputza girotzen. Gainera, Ostegun Gizenean, baita txorizoa jaten ere! Eta noski, bukatzean, denak batera joaten gara zerbait hartzera. Dendako egunetan ordea, goiz-goizetik mozorrotuta lanera, eta lankideok batak bestea ikusten dugun bezain pronto irribarreari ezin eutsirik gabiltza. Baita bezeroak ere gu ikustean. Gurekin edo gure kontu bada ere, jendea kafesnea eta kruasana eskatu baino lehen irribarretsu ikusteak, indarrak ematen dizkigu egunari aurre egiteko. Gainera, mozorro ugari ikusteko aukera edukitzen dugu. Orain dela urte gutxi batzuk, gure teilen «manifestazioa» izan genuen bisitan eta joandako urtean, pasteleriko saltzaileez beste batzuk. Graziosoak benetan bi kasuak.
Berdin dio lanean edo parrandan izatea, ahal den heinean disfrutatzea da garrantzitsua. Eta nik hori, nire gurasoetatik ikasi dut, bereziki, aitarengandik. Inauterizale amorratua baitzen eta niri ondo erakutsi zidan. Lana egin behar denean lanera, baino atera bezain pronto eta gozo usaina gainean izanik oraindik, nekea ahaztu eta txilaba, mozorroa edo egunari dagokiona jantzi eta kalera. Txaranga doinuaren atzetik joan eta giroaz gozatzera.