Praskuarenak eta Iruretak, zazpiak eta hamalauak musikarien hizkuntzan, saltoka jarri dituzte Alde Zaharrean bildu diren herritarrak. Pixkanaka, San Frantziskon gora, gehitzen joan dira ehundaka herritar, mozorroturik.
Zezen Plazan berriz, sartu ahal izan direnak, ez dira bueltak emateaz nekatu. Behin eta berriro, Sukalde, Alcoyano eta Kabila txarangen atzetik ibili dira saltoka, alai.