Zaldunita 2016

Irudimena abian jarrita

Ataria 2016ko otsailaren 7a

Eguraldiaren kexarik gabe, mimoz eta lan ordu askoz prestatutako obrak kalera ateratzeko eguna izan da gaurkoa. Giroa itzela izan da.

Iritsi da azkenean Zaldunita eguna, zenbait kasutan urte guztian buruan bueltaka ibilitako ideia hori gauzatzeko eguna. Beste batzuetan, ganbarara igo eta arropa zaharren artean mozorroren bat bilatzeko eguna.

Eguraldiarekin beldur zirenek ere azkenean izan dute atseden hartzeko aukera, gehienean ateri izan baita. Eta beste urte batez, tolosarrak eta gainerakoak aho zabalik utzi dituena mozorro egileen irudimena izan da; horrek bai ez duela urtero hutsik egiten.

Kataluniako muga, Pantaniren jarraitzaileak, Disney-ko pertsonaiak, Kabareta, Barbie eta Kent, Izotz pistako patinatzaileak, Kabaret dantzariak, Kimikariak... orotariko mozorroak ikusi ahal izan dira gaurkoan. Eta nola ez, kale estuenetan, txaranga doinuz gozatu ahal izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!