Triangulon amaitu du ibilbidea helduen danborradak. Gauerdia baino lehentxeago Iraunkorrak eta Oriako txarangak aterako dira kalera. Honenbestez bihar goizeko 08:00ak arte eten bat izango da inauterien egitarauan, orduan izango baita Diana, hiru eguneko eromenari hasiera ematen dion ekitaldia.