Nirea ere izugarria da. Baina hemen lerrook idazten ditudan bitartean, Et Incarnatus orkestraren doinu lasaiez gozatzen dut, inauteriez gozatzen jarraitzeko gogoz. Pasa da Ostegun Gizena, baina hemen da Ostiral Mehea, eta askok ezetz badiote ere, Ostiral Meheak badu berea den xarma. Musika eskolako txistulari bandaren kalejira, geroxeago joango naizen Kazkabarra aisialdi taldeko umeen azken entsegua, zezen txiki eta poneyak….zenbat disfrutatzen genuen beraiekin txikiak ginenean….
Hala ere, gaurko eguneko ekitaldi garrantzitsuena izendatzea ahaztu zait. Ostiral Meheak zerbait berezia badu, hori gure areto futbol taldeko afaria da. Ostiral Mehea gizen bihurtzen dutenetakoa, gaur guztiok (nik bai behintzat) afaltzerako ajea albo batera uzten dugu, eta lagunartean gozatzeko biltzen gara. Horrela, aukera (eta gogoa) duenak, disfruta dezala Ostiral Meheaz atzoko eguna balitz bezala. Ostiral Mehea ere bakarra delako urte osoan.
Atzoko egunarekin jarraituz, unibertsitatean nengoen bitartean, zuetako gehienak inauteriez gozatzen ari zineten, ez baita festa hoberik munduan. Gaurtik aurrera, ez naiz klasera joango, ez dut beharrik ere. Beraz, Troika diskoko azken kantua entzuten dudala, Iriyarena hain zuzen, amaituko dut. Eskerrik asko tolosa, eta baita zuri ere Ostegun Gizen. Oraindik 12:57k dira eta lo egin ez dudanaren sentsazioa dut. Gauean kalean ikusiko gara Ostiral Mehe. Zuri bihar emango dizkizut eskerrak. Atzokoaren ondoren, beste parranda bat baita onena buruko min hau kentzeko. Hala esaten dute behintzat. Atzo baitzen Santa Aje da bezpera. Hortaz, gaurkoa ajearen egun ofiziala da.