Ostiral Mehe 2016

Atzo erantzitako txilaba, berriz soinera

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko otsailaren 5a

Ostiral Meheko zezen festan haur eta gaztetxoak izaten dira nagusi; eguzkia izan da, gaur, nobedade bakarra.

Atzoko lehertzearen ondoren, Santa Ageda eguna datozen zubi bilakatu da, gaur, Tolosan, datozen jai-hitzorduei begira. Inauterizaleen harrobia kementsu dator, ordea, eta aulkian esekitako txilabak eta buzoak berriro soinean jantzi, eta zezen plaza hartu dute.

Ostirala bezala, zezenak ere meheagoak izan dira, atzo baino, eta azkne hiru Ostiral Mehetako euriak piper egitea, horixe izan da haur, guraso eta aiton-amona tolosarren gozamena.

Eguzkiak plazako eserleku gehiago betetzea ere ekarri du eta, denborak gauza jakin batzuk aldatzen ez dituenez, duela hamar urte bezalaxe, orain ere, pottokek sortu dute ikusminik handiena. Hori guztia, Kabi Alaiko txarangaren doinuz, noski.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!