Inauteritzaindiatik inauteritzaina bidaliko dute Tolosako inauterietara

Asier Imaz 2016ko otsailaren 5a

Mirentxu Inauteritzaina igandean, astelehenean eta asteartean, edo berak zuzentzen duen bezala, Zaldunitan, Astelenitan eta Asteartitan Tolosan izango da; 11:30etik 13:30era, ataria.info-n.

Tolosako inauteriek badute bere hiztegia. Mirentxu Inauteritzainak banaka-banaka aztertuko ditu hitz horiek. Aurrerapen bezala, Diana hitzaren esanahia bidali digu.

Tolosaldeko Atariak eta Berriak, elkarlanean, zuzeneko ikus-entzunezkoa egingo dute Tolosako inauterietatik, hiru egun horietan. 11:30an hasiko da ikuskizuna, 13:30ak bitarte.

Ikus-entzunezkoa jarraitzeko aukera egongo da ataria.info eta berria.eus webguneetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!