Ostegun Gizena 2016

Txupinazoa, Kasinotik mundura, zuzenean

Ataria 2016ko otsailaren 4a

Bigarren urtez jarraian, Tolosaldeko Ataria-k eta 28 Kanalak elkarlanean Tolosako Inauterietako hasiera zuzenean eskaini dute.

Festarik zoroenak lehertzeko unea aurkeztu dute Iñigo Terradillosek eta Itzea Urkizuk. Protagonisten hitzak ere jaso dituzte Kasino elkartetik eskainitako saioan.

Besteak beste, bertatik pasa dira Olatz Peon alkatea eta Nuria Carbonell kultura eta festa zinegotzia; Izarne Iglesias eta Mila Garcia de Iturrospe musikariak; edota Iker Ibarluzea eguraldi-gizona. Plazatik ere hainbat herritarrek parte hartu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!