Ostegun Gizena 2016

Lehen betekada zezen plazan

Ataria 2016ko otsailaren 4a

Pintxana eta Kabi Alai txarangek alaituta Inauterietako lehen Xexen Festa izan da. Harmailak, jendez beterik, koloretsu eta alaitsu izan dira arratsalde osoan zehar.

16:00etan ekin diote Zezen Plazarako igoerari txaranga eta konpartsek. Castellers-ek ere ez dute hutsik egin arratsaldeko zitara. Haiekin batera, ez dira gutxi izan musikaren doinuaz lagundurik, saltoka Zezen Plazako harea zapaldu dutenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!