Ostegun Gizena 2016

Eskuak gora, edozer dela ere

Tolosaldeko Ataria 2016ko otsailaren 4a

'Sasikoipatsu' abestia izango da, gaur, Tolosako ereserki; haur, gazte zein heldu dantzara erakartzen ditu inauteriak abiarazteko kantuak.

Omenaldiak omenaldi eta txupinazoak txupinazo, tolosarrei gauza bakarra axola zaie gaur: inauteriak hasi dira behingoz. Aurreko asteetan ez da beste konturik ibili, ahoz aho, eta gaur, irribarreak izan dira, hain zuzen, herritar guzti-guztien ahotan marraztu direnak.

Edozer dela ere, eskuak gora igo eta eragitea, besterik ez da egin behar egunaz gozatzeko. Oinak, berriz, ahal dela, salto egiteko mugitu, eta kito, hasi da jaia, datozen sei egunetarako. 365 egunak horrelakoak balira...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!