Ostegun Gizena 2016

Pozaren malkoak, festarako bizigarri

Tolosaldeko Ataria 2016ko otsailaren 4a

Kabi Alai Kuttun errekonozimendua jaso dute, Gure Kaiolako 'mutikoek'; Koldo Tarragonak berriz, On Ostegun Gizenen konpartsaren omenaldia jaso du, etxe atarian.

Festaren euforiak Ostegun Gizena izaten du plaza, baina jaiak ere sor dezake oilo-ipuri eta hunkidurarik ere. Kabi Alai elkarteak eskainitako Inauterizale Kuttunaren saria Gure Kaiolako 'mutikoek' kuadrilak jaso du gaur, etenik gabe mozorrotzen 54. inauteria beteko baitute aurten. On Ostegun Gizenek eta bere konpartsak, berriz, Koldo Tarragona akordeoi jotzailearen etxepean abiarazi du inauterietako lehen kalejira, haren ibilbideari gorazarre eginez.

Gure Kaiolako 'mutikoek' ez dute saria nolanahi jaso nahi izan, eta beren ibilbide luze eta oparoko mozorro bat aukeratu dute, saria jasotzeko: pailazo txarangazaleena. Hunkituta hartu dute errekonozimendua eta, noski, berena izan da 2016ko txupinazoa pizteko ohorea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!