Ostegun Gizena 2016

Goiztiar, baina desiratu

Ataria 2016ko otsailaren 4a

Aspaldiko urteetako txupinazo goiztiarrena ikusi dute 2016ko inauteriek, baina horrek ez du girorik apaldu; areago, jendetza bildu da Plaza Zaharrean.

Santa Ageda bezperarekin bat eginda iritsi dira, aurten, Tolosako Inauteriak. Santa eskean kantuan irteteko ohiturari estu lotuta daudenak ere, gaur atzenduta izango dute makila luzea eta koplen jarioa, eta ez da gutxiagorako: Tolosan, inauteriek gainerako guztia desagerrarazten dute.

Napar zubiak ez zuen aspaldian halako pisurik jasan, eguraldia ere lagun izan baita suziria zeruan gora bultzatzeko. Kabi Alai elkarteko korporazioaren pregoiarekin, Gure Kaiolako omenduek piztu dute txupina, baina aurretik bisitari berezi-bereziak jaso ditu Plaza Zaharrak: Artur Mas eta Herrialde Katalanetako hainbat herritar iritsi dira urteko egunik garrantzitsuenera.

Txantxak tarteko, beraz, Tolosarrak hegan dira uneotan, inauterien hegalekin; eta hasi besterik ez da egin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!