Kohete hotsak lehenengo, traka ondoren, eta azkenik Sasikoipatsu abestiak dantzan jarri ditu Triangulora bertaratutakoak. Ondoren, Alde Zaharreko kaleetan barrena kalejira egin dute, festa iragarriz.
Duela 26 urtetik ohitura den moduan, Ostegun Gizenari hasiera eman dio dagoeneko Vista Alegre txarangaren Txupinazo Alternatiboak. Musikariekin 200 tolosar inguru bildu dira Trianguloan festa aurreratzeko.
Kohete hotsak lehenengo, traka ondoren, eta azkenik Sasikoipatsu abestiak dantzan jarri ditu Triangulora bertaratutakoak. Ondoren, Alde Zaharreko kaleetan barrena kalejira egin dute, festa iragarriz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?