Badatoz Inauteriak 2016!

40. Astelenita Gure Kaiolako doinuz

Tolosaldeko Ataria 2016ko otsailaren 3a

1977. urtekoa lehen Astelenita izan zen, Gure Kaiolako fanfarrearentzat; orduko irudia da honakoa.

Urteurren berezia ospatuko du, aurten, elkarte tolosarreko fanfarreak.

Tolosako inauterien urtez urteko tradizioak efemerideei bide irekitzen die eta, aurten oso ozen plazaratu ez bada ere, Gure Kaiolak Inauterizale Kuttun sariaren ohoreaz gain izango du ospakizunetarako aitzakiari. Izan ere, elkarteko fanfanrreak 40. irteera egingo du, Astelenita egunean. Gure Kaiolakoa ez da inauterietako txaranga ofiziala, baina ez du sekula hutsik egin izan, eta 1977. urteaz geroztik, kalez kale dabiltza. Ignacio Malumbres arduradunarekin batera, beste hainbat musikari pasatu izan dira taldetik, eta aurten ere 1977ko argazkia errepikatzeko moduan izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!