Sortzaile berezien hondakin bilketa sisteman aldaketak inauterietan

Ataria 2016ko otsailaren 2a

Tolosako Inauteriak direla eta, sortzaile berezien hondakin bilketaren sisteman aldaketak egongo direla iragarri du udalak.

Tolosako Udalak herritar guztien elkarlana eskatu du inauterietarako, kale garbiketako baliabideen kostua "ahal den neurrian murrizteko".

Halaber, "inauteri garbi eta ingurugiroarekiko errespetagarriak izan daitezen, hondakinak era egokian bereizi eta dagokion edukiontzian botatzea" eskatu du udalak.

Hauek dira egingo diren aldaketak:

KARTOIA

Otsailak 4: komertziotako kartoi bilketa zerbitzua aurreratu egingo da. Dendariek goizeko 10:00etarako atera behar dute hondakina. Bilketa Alde Zaharretik hasiko da 10:00tan.

Otsailak 5 eta 6: kartoi bilketa beti bezala egingo da.

Otsailak 9: ez da merkatalgoaren kartoi bilketa zerbitzurik egongo. Sortzen den kartoia paperaren edukiontzietan sartu behar da.

Otsailak 11: kartoi bilketa beti bezala egingo da.

ERREFUSA

Otsailak 4 eta 11: errefusaren bilketa beti bezala.

ORGANIKOA

Otsailak 5, 6, 8, 10, 12: organikoaren bilketa beti bezala. Edukiontzien leku aldaketak:

  • -Oria kaleko edukiontziak Txinoen alboko aparkalekuan jarriko dira. Puntu honetan errefusaren, organikoaren eta pardelen kuboak solte geldituko dira.
  • -Zezen plazako edukiontziak Gudari kalearen hasierara eramango dira. Hemen ere organikoaren, errefusaren eta pardelen kuboak solte geldituko dira.

Obra bandejak ezarriko dira

  • Agintari (1)
  • Barrena (2)
  • Musika eskola (1)
  • Euskal Herria plaza (2)
  • Soldadu (1)
  • Oria (1): Hotel Oria eta Txinoen tarteko aparkalekuan
  • San Esteban (1): Brigadaren basean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!