Tolosako Udalak gidatuta, mahai tekniko bat eratu dute nerabeek sortzen dituzten arazoei aurre egiteko. Ertzaintzak, Udaltzaingoak, Ikastetxeetako ordezkariek, aisialdi taldeetako begiraleek, Asuncion Klinikak eta Gurutze Gorriak parte hartzen dute bertan.
Alkohol kontsumoa da tratatzen duten gaietako bat. Gehiegi kontsumitzen ote dute gazteek? Arazoa ote da? Tolosarrei galdegin diegu.