Tolosanklisk lehiaketak badu 2017rako gaia

Ataria 2016ko otsailaren 1a

2016ko egutegiko irabazleen sari banaketa

"Merkataritzaren eta horren inguruan mugitzen den guztiaren istorioa(k)" bildu nahi ditu Udalak

Tolosako Merkataritza hautatu du Tolosako Udalak 2017ko egutegia osatzeko antolatzen duen Tolosanklisk lehiaketako gai gisa.

Irabazle nagusiaren argazkia egutegiaren azalean agertuko da, eta 500 euroko saria jasoko du. Hilabete bakoitzeko finalista bat izango da, eta 100 euro jasoko ditu horietako bakoitzak.

Parte hartzaile bakoitzak bat eta bost argazki bitartean aurkeztu ditzake. Argazki guztiek horizontalak izan behar dute, eta 2MB eta 10MB bitarteko pisua izan behar dute. Lehiaketa faseen datak eta informazioa aurrerako ezagutaraziko ditu udalak.

Argazkiak Tolosanklisk (http://tolosa.eus/tolosanklisk/eu/) web orriaren bidez igoko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!